miércoles, 31 de octubre de 2012

TXUMA MURIGARREN, y 2

.........
SAGAR GORRIAK
........
Maitasuna arbola bat da —esan zion ondoan zuen eszeptikoari— haizeak makurtu eta okertu egiten du, zenbait adar apurtu eta konkor itxuragabeak agertzen zaizkio, pinporta zakarrak. Hala ere, osotasunean begiratuta, ederra da. Pinporta, zauri, ebakidura, orbaina eta abarrek berezi eta liluragarri egiten dute arbola. Maitasuna arbola bat da —eszeptiko berari beste batek— elikatu egin behar da, bestenaz ahuldu eta ihartu egiten da, horrenganako duzun dedikazioaren araberakoa izango da arbola hori, sendoa ala zingila, osasuntsu eta betea ala makal eta soila. Maitasuna arbola bat da —esan zion hirugarren batek eszeptiko berberari— arbolaren modura babestu eta aterpetu egiten zaitu, haren itzalean gozoago igarotzen da uda, eguzki ankerraren galda berotik babestuta. Gozoago ere negu gorria, euria gogotik ari duenean aterpe ematen dizulako. Arbolarekin bezala, maitearen bularraldean burua jarri eta aterpea aurkituko duzu euria ari duenean zeure barruan, horregatik guztiagatik, maitasuna arbola bat da. Eszeptikoak ez zuen sinesten maitasunaren ekologista horiek esaten zutena. Xaloegia iruditzen zitzaion konparazioa, inozoegia. Auzo-lotsa antzeko zerbait ere sentitzen zuen horrelako azalpen txatxuekin. Maiteminduta daudenen arazoa da –pentsatu zuen– arraso lelotzen direla. Goitik behera ergeltzen. Eta denok ikusi dugu norainoko zozokeriak egin ditzakeen maitemindu zaizun lagunak. Horrekin denarekin ari zen pentsatzen etxera bidean, eta euri txiki eragole batek betaurrekoak zikindu zizkion, eta ez zion ikusten uzten. Etxera heltzeko irrikatan jarri zuen horrek, bertan, kale gorrian ez baitzen non gorderik. Etxera heldu eta auzokidea (berriki hara bizitzen joandako neska gazte liraina), erosketetako poltsak lurrean utzita atea irekitzen ari zen. Begira gelditu zitzaion nahi gabe, eta betaurrekoetan euri xeheak utzitako laino azpian jainkosa iruditu zitzaion. Poltsa bat okertu eta erori zen, eta lau sagar gorri distiratsu erori ziren eskaileretan behera. Harrituta gelditu zen. Bai, maitasuna arbola bat da!
.....
.......
......
MANZANAS ROJAS
........
El amor es un árbol -le dijo al escéptico que tenía al lado- el viento lo dobla y lo inclina, le rompe algunas ramas, le aparecen nudos deformes, brotes desiguales. Así y todo, mirado en su conjunto, es hermoso. Brotes, heridas, cortes, cicatrices y demás lo hacen especial y atrayente. El amor es un árbol -le dijo otro al mismo escéptico- se debe alimentar, de otro modo, se debilita y se seca, ese árbol será en la medida que lo cuides, fuerte o enjuto, saludable y lleno o decaído y vacío. El amor es un árbol -le dijo un tercero al mismo escéptico- como un árbol te protege y cobija, bajo su sombra se aguanta mejor el verano, escondido del calor inmisericorde del sol. También el invierno es más llevadero, porque te resguarda de la lluvia inclemente. Como con el árbol, cuando pongas tu cabeza sobre el pecho de la amada encontraras cobijo cuando llueve dentro de ti, por todo eso, el amor es un árbol. El escéptico no creía lo que decían esos ecologistas del amor. La comparación le resultaba excesivamente simple, inocente. Incluso llegó a sentir cierta vergüenza ajena con aquellas tontas explicaciones. Es problema de los enamorados -se dijo a si mismo- se vuelven idiotas. De arriba abajo. Y todos sabemos la de tonterías que puede hacer un amigo cuando se enamora. Pensaba en todo esto camino de casa cuando la lluvia que acababa de empezar le empaño las gafas y no le dejaba ver. Esto le hizo sentir ganas  de llegar a casa, porque en la calle no había donde resguardarse. Llegó a casa y la vecina (una hermosa joven que acababa de mudarse), había dejado las bolsas de la compra en el suelo y se afanaba en abrir la puerta. Se quedo mirándola sin querer y,  tras el vaho dejado por la lluvia en sus gafas, le pareció una diosa. Una de las bolsas cedió al peso, se torció y cayó al suelo lo que contenía. Cuatro manzanas rojas, brillantes, cayeron escalera abajo. Se quedo sorprendido. ¡Si, el amor es un árbol!
........
* El cuadro es de George Grosz.
.......

4 comentarios:

virgi dijo...

Precioso, sí, mucho.
Un saludo.

Roberto LopezGarcia dijo...

El amor es un árbol; cuando tengo hambre me siento bajo su sombra.

Fernando Valls dijo...

Perdonad que haya tardado en moderar los comentarios, pero estoy en Berlín y los últimos días no he podido acceder al blog. Gracias y saludos.

Fernando Valls dijo...

JCP, si quieres que publique tu amable comentario tendrás que firmar con tu nombre. ya sabes que no publico anónimos. Saludos.